Barrokoa XVI eta XVIII. mendeen artean izan zen. Garai hartan krisi
espirituala eman zen, hau da, katolikoak eta protestanteak banandu ziren eta
egoera ekonomikoa txarrera joan zen. Guzti honek musikan hainbat
aldaketa eragin zituen. Garai horretako monarkia absolutistek musika beraien
handitasuna emateko erabiltzen hasi ziren. Horrez gain, eliz gizonek musika
haien ideiak indartzeko eta kristauengan eragin emozionala izateko
hartu zuten.
Musika hezkuntzaren ikur bilakatu zen eta leku pribatuetan entzutetik era publikoan antzoki handietan pasatu zen.
Barrokoan, opera zen ahots musika
profanorik garrantzitsuena, nahiz eta, zarzuelak eta kantatak ere aipagarriak
izan. Genero musikal honetako izarrik handienak kastratoak ziren.
Hona hemen barrokoaren ezaugarri nagusiak:
1- Musika izaera dramatikoa eta emozionala
zuen .
2- Barrokoko musika instrumentalaren forma
nagusiak suitea, sonata eta concertoa izan ziren.3- Musika tresnarik garrantzitsuenak harizkoak ziren, hau da, biolinen familiakoak.
4- Espainian sortu ziren zarzuela eta tonadillak.
5- Garai honetako musikari garrantzitsuenak hauek izan ziren : Johann Sebastian Bach, George Händel, Antonio Vivaldi izan ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario