domingo, 10 de mayo de 2015

KLASIZISMOA


Musika landu guztiari normalean musika klasikoa esaten zaion arren, klasizismo musikala garai barrokoa eta erromantikoaren artean garatzen den musika mota da (1750-1820 urteen artean eman zen). Klasizismoa 1750. urtean hasi zela esaten da, J.S Bach hil zen urtean izan zela.

Musika klasizista, barrokoaren konplexutasunetik urrutik, musika atsegina eta dotorea dela esaten da. Bere helburu nagusiak izan zituen argitasuna,  eta gustu ona eta proportzioa  izan ziren. Kultur gune nagusia Viena da, eta han lan egiten dute garai honetako hiru jenio musikal gorenek: Joseph Haydn, Wolfgang Amadeus Mozart eta Ludwig Beethoven.
 
JOSEPH HAYDN
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
   WOLFGANG AMADEUS MOZART
 
 
 
 
 
 
 LUDWIN BEETHOVEN
 
 

GIZARTEA

Garai honetan aristrokatek eta burges aberatsek, aristrokatek gero eta begirune gehiago adierazten dute musikariengan, hauek babestu eta beraien mezenasetan bihurtzen dira. XVIII. Mendearen aurretik, musika jauregietan eta elizetan interpretatzen zen. Klasizismoan ordea, jendea kontzertuetara joateko ordaintzen hasten da, artistak goraipatuz. Beste alde batetik, aristrokata dirudunak musika klaseak jasotzen hasten dira.
Garai klasikoko musika estilorik garrantzitsuena orkestra izan  zen. Orkestrak hazkunde handia zuen: harizko musika tresnak biderkatu ziren eta tronpa eta klarinetea gehitu ziren. Hau horrela izanda biolinak, pianoak, biolak eta biolontxeloak oso musika tresna garrantzitsuak bilakatu ziren. Gainera, biolinak orkestraren zuzendari lana egite hasi ziren.

Laburpen txiki bat lagatzen dizuegu:





ERROMANTISISMOA


Erromantizismoa XVIII. mende bukaeratik XIX. mendearen erdialdera arte(lehenengo mundu gerraren bukaera arte) iraun zuen. Musikaren historiako unerik garrantzitsuena hemen izan zen, garaiko filosofo, artista eta musikari handiak erromantizismoa bere zentsurik handienera eraman baitzuten.

Erromantizismoko musikak, neurri handi baten klasizismoko musika ezeztatu egiten du. Erromantizismoaren oinarria edukia eta bidea dira, formari garrantzia kentzen zaiolarik, hau da, garai honetan sentimenduak eta naturarekiko maitasuna  adierazi egiten ziren, hauek arrazoiaren gainetik. Musikagileek arau guztiak alboratu eta askatasunean konposatzen hasi ziren, beti ere inspirazioak gidatuta.

Erromantizismora arte, musikaren mundua gehien bat aberatsei zuzenduta zegoen , baina garai honetan kontzertuak ugarituz aretoetan ematen ziren eta orduan jendearengana ireki zen. Birtuzismoa ematen hasi zen, batez ere piano eta biolina. Hau dela eta pianoak garrantzia handia hartzen du instrumentu honentzat asko konposatzen zelarik burges etxe gehienetan piano bat egoten zen. Honetaz gain orkestra egiten hasi zen , batez ere haizezko tresnen sekziori dagokienez. Lied-ak eta operak garrantzi handia hartu zuten ere.

Erromantizismoko joera nagusietariko bat nazionalismoa izan zen mugimendu honek, herriaren esentzia bilatzen zuen folklorearen zein musikaren bitartez.
Erromantizismoko konpositorerik garrantzitsuenak hauek izan ziren: Schubert Schumann, Chopinn.





SCHUBERT SCHUMANN







STRAUSS





CHOPINN



Hemen lagatzen dizuegu eskema :







 

MUSIKA BARROKOA



Barrokoa XVI eta XVIII. mendeen artean izan zen. Garai hartan krisi espirituala eman zen, hau da, katolikoak eta protestanteak banandu ziren eta egoera ekonomikoa txarrera joan zen. Guzti honek musikan hainbat aldaketa eragin zituen. Garai horretako monarkia absolutistek musika beraien handitasuna emateko erabiltzen hasi ziren. Horrez gain, eliz gizonek musika haien ideiak indartzeko eta kristauengan eragin emozionala izateko hartu zuten.

Musika hezkuntzaren ikur bilakatu zen eta leku pribatuetan entzutetik era publikoan antzoki handietan pasatu zen.

Barrokoan, opera zen ahots musika profanorik garrantzitsuena, nahiz eta, zarzuelak eta kantatak ere aipagarriak izan. Genero musikal honetako izarrik handienak kastratoak ziren.

Hona hemen  barrokoaren ezaugarri nagusiak:

1- Musika izaera dramatikoa eta emozionala zuen .
2- Barrokoko musika instrumentalaren forma nagusiak suitea, sonata eta concertoa izan ziren.
3- Musika tresnarik garrantzitsuenak harizkoak ziren, hau da,  biolinen familiakoak.
4- Espainian sortu ziren zarzuela eta tonadillak.
5- Garai honetako musikari garrantzitsuenak hauek izan ziren : Johann Sebastian Bach, George  Händel, Antonio Vivaldi izan ziren.